NOR GARA

Gernikako erdigunean kokatuta dugun bulegotik, inguruko eta ez hain inguruko enpresak munduratzen dihardugu orain dela 13 urtetik. Proiektu ugari lagundu ditugu denbora guzti honetan, eta batez ere, asko ikasi dugu. Diseinua, teknologia berriak eta euskara, horiek dira gure oinarria. Hurbilekoak gara.

HIBAI

1983an jaioa. Gernika, Bartzelona, Forua. Informatikatik diseinura. Unibertsitatean ikasi arren batez ere autodidakta. Azken 11 urteetan autonomoa. WordPress da gure territorio libre bakarra.

ASIER

1984. Gernika. Informatikako Goi Mailako zikloa egin eta urte batzuetara konturatu nintzen teknologia berrien artisau izan nahi nuela. Eta horretan dihardut ordutik. JS + CSS + HTML.

ZER EGITEN DUGU

Webguneen diseinura eta orokorrean Diseinu Grafikora enfokatutako enpresa gara. Urteen joanarekin alor ugari ukitu ditugu eta era guztietako lanak atera ditugu aurrera. Etengabe aurrera doan sektorea da hau, teknologiak etengabeko aldaketan daude, eta enpresa zein elkarteen komunikatzeo modua asko aldatu da. Proiektu bakoitza desafio berri bat bazala hartzen dugu. Ezagutu nahi?

WEB
ORRIEN
GARAPENA 01

Erabat pertsonalizatuak diren webguneak egiten ditugu. Zirriborro batetik hasi eta hasiera batean zehaztutako helburuak bete arte. Web artisauak gara, ez dugu plantillarik erabiltzen.

Webgune erabat kudeagarriak, email pertsonalizatuak, SSL ziurtagiriak, segurtasun kopiak... eta edozein unetan zuri laguntzeko prest.

.eus banatzaile ofizialak gara. Domeinu bat baino gehigo, konpromezu bat.

Diseinu grafikoko lanak egiten ditugu. zure enpresa edo elkartea ezagutu eta erabat zuretzat egindako irudia sortuko dugu.

Proiektuak hurbiletik ezagutu eta behar duzun guztia lortzen lagunduko dizugu. Oinarrizko lanak (logotipo, eskuorri, txartel...) edo konplexuagoak diren enpresaren markaren garapenak egin ditzakegu.

DISEINU
ETA MARKA
GARAPENA 02

APLIKAZIO
MUGIKORREN
GARAPENA 03

Aplikazio mugikorren garapena egiten dugu. Helburuak ezagutuz Android eta iOS-erako aplikazioak sortu ditzakegu.

Full stack garatzaileak gara eta framework eta teknologia berrienekin lan egiten dugu.

LAN
BATZUK

Egindako lan aipagarri batzuk bildu ditugu hemen. Eman begirada bat!

JAI ALAI LEAGUE

Jai Alai Leaguearen aplikazio ofiziala.

Historian lehen aldiz liga bakar bat osatuko dute Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiek. Jai alai League berriak Gernika, Donibane-Lohizune, Biarritz eta Pau batuko ditu eta urte guztiko egutegia izango du.

Aplikazio honetan txapelketako partidak, sailkapena, estadistikak, frontoiak eta ranking-a kontsultatu ahalko dituzu. Aktibatu jakinarazpenak eta jaso mugikorrean txapelketari buruzko berriak.

BFA KIROLA APP

Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengoz antolatutako udaletako kirol arduradunen topaketarako Android aplikazioaren garapena..

Bizkaiko alkate, kirol zinegotzi eta teknikeriek modu praktikoan eta tablet ezberdinen bitartez beraien ekarpenak egiteko zuzeneko sistema sortu dugu.

BURDINOLA

ERP eta CAD lizentziak kudeatzeko aplikazioa pribatua.

BASOS ELKARTEA

Busturialdean bertoko basoak sustatzeko elkarteari egindako Crowdfunding sistema eta online denda.

https://www.basos.eus/

MUSIKA ZUZENEAN

Musika kontzertuen ezinbesteko agenda.

https://www.musikazuzenean.eus/

GERNIKA 2037

Gernika 2037 Memoriaren mapa. Gernikako bonbardaketaren memoria espazio publikora eramateko ariketa.

https://gernika2037.eus/

HAZIBERRI

Webgunearen diseinua eta garapena.

https://haziberri.eus/

XINTAMINTA

Online dendaren garapena.

https://www.xintaminta.com/
OKALORE APP

Android eta iOS aplikazioa.

HERRIKO

Online dendaren garapena.

https://www.herriko.eus/

PASCAL HUSER

Webgunearen diseinua eta garapena.

https://huser.co.uk/

BARRUTIALDE

Barrutialde institutuaren webguna.

https://barrutialde.eus/

PROIEKTURIK
BURUAN?

Bota! Zure proiektua ezagutzeko zain gaude.